Video není dostupné.
Omlouváme se.

Jakiunde 2024 egutegia/calendario. Otsaila/Febrero: Félix Goñi

Sdílet
Vložit
  • čas přidán 30. 01. 2024
  • Jakiunde 2024 egutegiak karrera profesional luze baten ondoren beren diziplinetan bikaintasuna lortu duten akademikoak aurkezten ditu, baita beren lanbidean puntapuntako lana egiten duten kide gazteagoak ere.
    Otsaileko protagonista Félix Goñi Urcelay (Donostia, 1951) jakituna da, UPV/EHUko Biokimikako eta Biologia Molekularreko katedradun emeritua da. Medikuntzan eta Kirurgian doktorea, Nafarroako Unibertsitatean, doktoradutza ondoko ikasketak egin zituen Londresko Unibertsitatean (Royal Free Hospital).
    CSIC-EHU Zentro Mistoko Biofisika Unitateko zuzendaria izana da eta haren taldea Eusko Jaurlaritzaren eta EHUren errendimendu handiko taldeetako bat izan zen. Biofisikako Amerikako Elkarteko Mintzen Estruktura eta Mihiztatze Saileko presidente hautatu zuten 2014 urtean.
    Zelula-mintzetako elkarrekintza molekularretan zentratzen du bere ikerketa. Sei liburu argitaratu ditu, eta 265 artikulu; gonbidatutako eta osoko hitzaldi ugari eman ditu nazioarteko hainbat batzarretan eta mundu osoko unibertsitateetan. Bi patenteren egilekide da, eta hamabost doktore-tesi zuzendu ditu. Nazioarteko aldizkari espezializatu ugaritako argitalpen-batzordeko kide da, eta nazioarteko batzar anitzetako batzorde zientifikoko partaide izana.
    Federation of European Biochemical Societies-eko Argitalpen Batzordeko presidentea izana da, eta Biofisika Bizkaia Fundazioaren sortzailea eta presidentea. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Oso, eta Universidad Nacional de Córdobako (Argentina) ohorezko irakasle.
    Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikako zuzendaria izan zen, eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Oinarrizko Biologia Programako Batzordeko aditu (2002), eta 51st Annual Meeting of the Biophysical Society-ko (Baltimore, Maryland, AEB) Programako Batzordeko presidentea (2006).
    2002ko Euskadi Ikerketa Saria jaso zuen, 2013an Avanti Saria, lipidoei buruzko europako ikerketa onenari saria, eta 201ean Humboldt Saria eskuratu zuen.
    -------------------------
    Bideoa/Vídeo: Marina Palacio

Komentáře •