Madarixatik itsasora (Imuntzo eta Beloki)

Sdílet
Vložit
  • čas přidán 11. 09. 2024
  • www.txantxangor...
    / euskalkaraokeak
    Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
    Basque music
    Madarixatik itsas aldera
    jarri zentzu denak adi
    isiltasunez edertu zara
    auskalo zenbat gizaldi
    otsoentzako larre malkarrak
    azkonar eta saikabi
    basapiztien maltzurkeriak
    eta gautxorien hegaldi
    ez nau harritzen dohain bitxiko
    artista izana Sakabi.
    Gau oskarbiko ihintzak bustirik
    egunsentiko lorea
    Izarraitzetik iristen zaio
    paregabeko aidea
    Attolan behera sartuz gero
    horra infernu bidea
    zulo barrengo magia horrek
    badu indarra ordea
    sumatzen dugu zerua ere
    badela bertan gordea.
    Naturak berak sorgindutako
    ingurumari salbaia
    akelarretan murgil litekeen
    paregabeko paisaia
    berdetasunik galtzen ez duen
    pago lizarren usaia
    oraindik inork ez dizu ostu
    bihotz taupada lasaia
    zure altzoan ikutzen dugu
    zorionaren sabaia.

Komentáře • 4