Aberriaren mugak -Txomin Artola-

Sdílet
Vložit
  • čas přidán 20. 10. 2014
  • Nire aberria lurra bezain zaharra da
    baina ez da lurra bakarrik
    haizeak bezala inguratzen nau eta
    lotzen, askatzen nauelarik.
    Nire aberria suaren antzekoa da
    beti bera, berria beti
    epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean
    ta erretzen ere badaki.
    Aberriaren mugak, euskararenak
    gure baitan daude gehienak
    euskara zabalduaz lau haizeetara
    zabalago egiten gara.
    Nire aberria harrizko herria da
    hitzezkoa eta hitzekoa
    altzairuzko txakolin, ardo zurezkoa
    eta hondar anonimoa.
    Nire aberria burdin bihurria da
    oroimenean arindua
    itsaslaminen baten herdoilezko kantu
    etorkizunez fosildua.

Komentáře •