Europa Transit | DEMOKRAZIA ISILDUA

Sdílet
Vložit
  • čas přidán 6. 05. 2017
  • "Demokrazia isildua" dokumentala Moskun filmatutako lana da, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren enbaxada ibiltari den Europa Transit proiektuaren baitan.
    Sinopsia: Mugarik Gabeko Kazetariak erakundearen arabera, prentsa-askatasunari dagokionez, 180 herrialdeko zerrendan, 148. postuan dago Errusia. Hala ere, biztanleen % 11k bakarrik onartzen du ez dagoela pozik herrialdeko adierazpen-askatasun mailarekin. Dokumentalak egoera hori salatzera ausartu diren errusiar gutxi horien ahotsak biltzen ditu. Konforme ez egoteaz gain, pentsatzen dutena esatearen ondorioak pairatu dituzte hiritar hauek. Horietako asko kartzelan egon dira eta beste batzuek kideeen hilketa ikusi behar izan dute. Film honetan, giza-eskubideen aldeko aktibista, abokatu, artista eta oposizioko politikariek herrialdeko pentsamolde konplexua eta gobernuak edozein ahots disidente isiltzeko erabiltzen dituen metodoak deskribatzen dituzte. Erresistentzia urri honek borroka egiten duen bitartean, Vladimir Putinen onarpen-indizea % 82koa da.
    Zuzendaria: Xuban Intxausti
    Ekoizlea: Leire Larisgoitia
    Errealizazioa / Irudiak / Edizioa: Raúl Cuevas
    Gidoia: Juanma Arizmendi
    Musika orijnala: Izorel
    Grafismoa: Asier Lasa
    Ekoizle eragilea: Joan Úbeda
    Ekoizpen zuzendaria: Pilar Razquin
    Ekoizpena: DSS2016EU - Mediapro (K2000)
    Ekoizpen urtea: 2016
    Hizkuntza: errusiera, ingelesa

Komentáře •