GABEZIN - Korapiloak

Sdílet
Vložit
  • čas přidán 20. 08. 2024
  • Musika, ekoizpena eta letra: GABEZIN
    Grabazioa, nahasketa eta masterizazioa: Josu Erviti (Erviti Studio)
    Bideoklipa: Mikel Urriza (Begi Bat Zabalik)
    Antzezleak: Leire Iribarren eta Aimar Breton
    Eskerrak: Jabi Saralegi eta Beñaten familia
    __________ LETRA __________
    Berriz irten da eguzkia egun berri baten esperantza
    Arin batean gosaldu eta lantegirako norantza
    Zuk ere nire gisa dagoeneko ezaguna daukazu antza
    Presaka hartutako kafeak daukan zapore garratza
    Eguneroko errutinari aurre egitera behartuta
    Soldata baten menpeko nabil kate astunez lotuta
    Zu ere nire gisa dagoeneko ez al zabiltza nekatuta?
    Galdu gaitezen biok batera eskuetatik helduta
    Eta harrizko zoru zaharretan
    Korrika oihukatuz ozen
    Nigan pentsatzen dudan uneetan
    Zeinen zoriontsu naizen
    Zer gertatzen da? Normaltasunan parametroak botaz sutara
    Akorde batek zentzua hartzean desafinatuz gitarra
    Zu ere nire gisa dagoeneko horretaz ohartua zara
    Mundu inperfektu bat sortzeko denok daukagun beharra
    Eta harrizko zoru zaharretan
    Korrika oihukatuz ozen
    Barne korapiloak askatuz
    Askeago naiz sentitzen
    Eta harrizko zoru zaharretan
    Korrika oihukatuz ozen
    Nigan pentsatzen dudan uneetan
    Zeinen zoriontsu naizen
    Instagram: / gabezintaldea
    Facebook: / gabezin.taldea

Komentáře • 8