11 - Kanpazar 1975 AÑUBE (2024)

Sdílet
Vložit
  • čas přidán 7. 09. 2024
  • ERRAUTSETATIK LORATZEN bigarren diskako kanta.
    Abesti hau Iruñako Sound of Sirens estudioan grabatua izan da 2024ko otsaila eta apirila bitartean.
    Kanta honen ekoizpena, grabazioa, nahasketa eta masterra Julen Urzaizen eskutik. Intro eta 'Hammond' efektuak Miguel Peral.
    Abestia 1975. Urtean Kanpazarreko mendatean erailak izan ziren German Agirre eta Iñaki Etxaberen familiei eskainitako kanta da. Haien omenez.
    -------------------------
    Letra:
    Gaur beste behin dut oroitzen
    egun hartatik gurekin ez zaudela
    Hala ere, maitasunez abesten dizut
    Entzuten egongo bazina bezela
    Kontatu nahi dizut ordutik
    Tamalez besteren batek ere utzi gaituela
    Batez ere jakin ez dugula barkatzen
    Ta oroitzen garela atzo izan balitz bezela
    Ogibidez tabernari, euskaltzale
    Familiako oinarrizko zutabe
    Gizon handia tamainaz ta bihotzez
    Amets-gaiztoa azalean bizi zenuen
    Sartu zirelako gau hartan indarrez gurera
    Mendeku gosez gainera
    Ez gaude prest makurtuta bizitzeko
    Benetan gertatu zena gordetzeko
    TA JOAN ZINEN INORK ESPERO EZ BEZELA
    OIHU BAT IZARREN BABESERA
    JAKIN DEZATEN GUK DAKIGUN BEZELA
    UDAZKEN HARTAN LORE BAT HIL ZUTELA
    Heldu zinen nigana gazte nintzela
    Kaleko horman aurkitu zintudan argazki baten
    Eta ulertzen zaila izan zen arren
    Benetan ohartu nintzen
    Urriak 12 baten, Legution tiro hotsek
    Bizitza aldatu zutela
    Eta konturatu ginen, bera hil zuten esku berdinek
    Hil zintuztela zu ere!
    TA JOAN ZINEN INORK ESPERO EZ BEZELA
    OIHU BAT IZARREN BABESERA
    JAKIN DEZATEN GUK DAKIGUN BEZELA
    UDAZKEN HARTAN LORE BAT HIL ZUTELA
    INPUNITATE OSOZ HIL ZITUZTELA
    KANPAZARRETIK GURE ZERU GAINERA
    BESARKADA BAT IZARREN BABESERA!

Komentáře •