ines osinaga - dena aldatzen da

Sdílet
Vložit
  • čas přidán 27. 08. 2024
  • ines osinaga
    Dena aldatzen da, “Todo Cambia” kantuaren moldaketa
    argia, itzalak eta kea: Jessica del Campo
    begia, mugimendua eta kolorea: Itziar Bastarrika Madinabeitia
    Belun estudioan grabatua, 2022ko udaberriko azken ilargi betearekin
    -----------
    hitzen itzulpena: Miren Amuriza Plaza
    musikaren moldaketa: Ines Osinaga Urizar
    musika eta hitzak: Julio Numhauser (Warner Chappell Music-en kortesiaz)
    ahotsak, ukelelea, panderoak panderetak eta larru guztiak: ines osinaga
    soinu ingeniaria, nahasketak eta masteringa: Victor Sanchez
    ekoizpena: ines osinaga
    #alutik
    #pospartumdepressionsurvivor
    -----
    aldatzen da azalekoa, / muina ere aldatzen da;
    aldatzen da pentsaera, / munduan dena aldatzen da.
    klima aldatzen da aroz / eta artaldeak zelaiz;
    dena aldatzen da, beraz /ez harritu aldatzen banaiz.
    eskuz esku aldatzen du / dirdira diamanteak,
    txoriak habia eta / arnasa amoranteak.
    ibiltariak bidea / aldatu egiten du maiz;
    dena aldatzen da beraz, / ez harritu aldatzen banaiz.
    dena aldatzen da, / dena aldatzen da...
    dena aldatzen da, / dena aldatzen da…
    gauez aldatzen da aldez / eguzkiaren sarea;
    udaberrian soinekoz / aldatzen da landarea.
    piztiak ilajez eta / aitona zaharrak bisai(a)z,
    dena aldatzen da, beraz, / ez harritu aldatzen banaiz.
    ordea, ez da aldatzen / ezergatik nire grina;
    nire herriaren memoria, / nire jendearen mina.
    bart aldatu zenak bihar / aldatzen segi dezala,
    paraje urrunotan ni / aldatu naizen bezala.
    dena aldatzen da, dena...

Komentáře • 26