UI52 Nafarroako Herri Hezitzaileak Maite, Aitziber eta Arrate

Sdílet
Vložit
  • čas přidán 8. 09. 2024
  • "Nafarroako Herri Hezitzaileak saretzen Topaketa" egiten ari da gaur Iruñean UEUren Udako Ikastaroen barruan. Oinherri Herri Hezitzailea elkarteak eta UEUk antolatu dute elkarlanean. Antolaketa lanetan aritu diren Oinherri Herri Hezitzaileko hiru kiderekin izan gara: Maite Azpiazu Errazkin (Azpeitia, 1983), Aitziber Leoz Etxarri (Altsasu, 1994) eta Arrate Gaztelu Agirrerekin (Larrabetzu, 1997). Maite, Ingurumen zientzietan lizentziatua da eta Haur Hezkuntzan diplomatua. Hezkuntza formal zein ez-formalean ibilitakoa da eta Oinherriko Gipuzkoako herrien arduraduna da. Aitziberrek irakasle-ikasketak egin zituen, Ingurumen Hezkuntzaren esparruan aritu izan da, eta egun, pedagogia berdean, espazioen transformazioan eta birnaturalizazioaren alorrean dihardu. Oinherriko langilea da. Arrate, ikasketaz Gizarte Langilea eta Gizarte Hezitzailea da. Oinherriko Bizkaiko herrien arduraduna ere bada.
    www.ueu.eus/ja...

Komentáře •