En Tol Sarmiento (feat Ines Osinaga) - Erein, landatu, zabaldu

Sdílet
Vložit
  • čas přidán 19. 04. 2016
  • Abestiaren letra, Joseba Sarrionandiak egin du.
    La letra de la canción ha sido elaborada por Joseba Sarrionandia.
    Finantzek, gerrek, negozioek
    mundua dute trabatu.
    Nekazarion bizimodua
    ez zaigu gutxi kaltetu.
    Gauzak hobeto egin ezean,
    bizi ere ozta-ozta.
    Atzoko haziek gaurko fruituak:
    gaurko haziek biharko uzta.
    Ereinez gero elkartasuna
    bilduko dugu onura.
    Landatuz gero berdintasuna
    zabalduko da kultura.
    Denontzat lana, denontzat jana,
    denontzat askatasuna!
    Planeta hau dugu etxe bakarra,
    suntsituz gero akabo.
    Lurra artatu ezik lasterka
    Martera joan beharko.
    Batzuk aberats, gehienak pobre:
    nekazarien kondena.
    Baina mundua hobea egiten
    egingo dugu guk lana.
  • Hudba

Komentáře • 15